Matrikula epeak
Matrikula epe hauetan egin daiteke
Ikastaroa bi lauhilekotan antolatzen da (irailetik urtarrilera, otsailetik ekainera) eta horretarako bi matrikula epe zabaltzen dira:
2024-2025 ikasturteko Lehenengo lauhilekoaren (iraila-urtarrila) matrikula epea:
- Ekainak 17-27
- Irailaren 2tik 13ra
2024-2025 ikasturteko bigarren lauhilekoaren (otsaila-ekaina) matrikula epea:
- Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra (2025)
Gainera, ikasturtean zehar ondorengo datetan ere matrikulatzeko aukera egongo da:
- 2024ko AZAROA ASTELEHENA 4 eta ASTEARTEA 5
- 2024ko ABENDUA ASTELEHENA 2 eta ASTEARTEA 3
- URTARRILA 2025 ASTEARTEA 7 eta ASTEAZKENA 8
- MARTXOA 2025 ASTELEHENA 10 eta ASTEARTEA 11
- 2025eko APIRILA ASTEARTEA 1 eta ASTEAZKENA 2
- MAIATZA 2025 5 ASTELEHENA 5 eta ASTEARTEA 6
Datak eta ikastaro eskaintza
Dagozkion epeetan, web atarian zein ikastetxean bertan, matrikula eskaintzaren informazioa zehaztuko da (ikastaro eskaintza, matrikula epeak, mailaketa probak, ikasturte hasiera…)
Dokumentazioa
Izena emateko zein da aurkeztu beharreko dokumentazioa?
Nortasun Agiriaren, Pasaportearen edo bestelako dokumentuen fotokopia
DBHko titulua ateratzeko ikastaroetan egindako ikasketen dokumentazioa, DBHko ikasgaiak baliozkotu ahal izateko.
Matrikula
CEPA LAUDIO HHI oinarrizko formakuntza eskaintzen duen ikastetxea da, hezkuntza sailaren menpeko ikastetxe publikoa da. Beraz, ikastaroak doan dira.
Halere, batzuetan ikasleek zenbait jarduerek (irteerak eta bisitak) dakarten aparteko gastua euren gain hartuko dute.