Matrikulazioaren informazioa

Matrikula epeak

Matrikula epe hauetan egin daiteke
Ikastaroa bi lauhilekotan antolatzen da (irailetik urtarrilera, otsailetik ekainera) eta horretarako bi matrikula epe zabaltzen dira:

2022-2023 ikasturteko Lehenengo lauhilekoaren (iraila-urtarrila) matrikula epea:
· Irailean zehar.

2022-2023 ikasturteko bigarren lauhilekoaren (otsaila-ekaina) matrikula epea:
· Urtarrilean zehar, ikasturtero data zehatzak argitaratuko dira.

Datak eta ikastaro eskaintza
Dagozkion epeetan, web atarian zein ikastetxean bertan, matrikula eskaintzaren informazioa zehaztuko da (ikastaro eskaintza, matrikula epeak, mailaketa probak, ikasturte hasiera…)

Dokumentazioa
Izena emateko zein da aurkeztu beharreko dokumentazioa?
Nortasun Agiriaren, Pasaportearen edo bestelako dokumentuen fotokopia
DBHko titulua ateratzeko ikastaroetan egindako ikasketen dokumentazioa, DBHko ikasgaiak baliozkotu ahal izateko.

Matrikula
CEPA LAUDIO HHI oinarrizko formakuntza eskaintzen duen ikastetxea da, hezkuntza sailaren menpeko ikastetxe publikoa da. Beraz, ikastaroak doan dira.

Halere, batzuetan ikasleek zenbait jarduerek (irteerak eta bisitak) dakarten aparteko gastua euren gain hartuko dute.

Web hau cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaileen datu estatistikoak lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu onartzen dituzula ulertzen dugu. Informazio gehiago X Itxi